« Atzealdea

ELGAk eta LANEk eskumenei eta lantokiei buruz egindako txostenak Gipuzkoak esparru horretan burututako politika azpimarratu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Oreka Departamentuak burututako politika, enpresetan pertsonetan oinarritutako antolaketa-modu berriak sustatzeko, non parte-hartzean (kudeaketa-ohituretan, erabaki-hartzean, kapitalean eta emaitzetan) eta lantoki eraldatzaileatan oinarritzen den, ELGAk eta LANEk egindako "Better Use of Skills in the Workplace: Why it matters for productivity and local Jobs" txostenean praktika on izendatu dute kalitatezko lanpostuen eta balio erantsiko eta kalitate handiko zerbitzu eta produktuen erreferente izateko "eskualdeko marka" baten garapenaren adibide gisa.  Estrategiak antolakuntza-berrikuntza/eraldaketa sustatzea bilatzen du, ekonomia-, gizarte- eta lurraldeko eragileen pertsonekiko, erakundeekiko eta ingurunearekiko konpromisoan oinarrituta eta lan-ildoak zehazten ditu: I + G eta esperimentazioa eta hedapen zabalagoa eta ezagutzak elkar trukatzea. Helburua enpresan ikuspegi partizipatiboak hobetzea da, enpresa-proiektuarekiko lotura hertsiagoak sortzeko eta enpresa bere inguruan nahastea lortzeko (erabakiak hartzeko boterea bere egunerokotasunera gerturatuz), enpresaren kudeaketa ere erraztuz.

 

"Better Use of Skills  in the Workplace: Why it matters for productivity and local jobs" txostenak tokiko mailako lantokietan eskumenak ezartzen laguntzeko jardunbideak aztertzen ditu.

Txostenean enplegu-politikak, eskumenak, garapen ekonomikoa eta berrikuntza modu koherentean garatzeko beharra azpimarratzen da, estrategian zein eskumenak garatzeko politiken ezarpenean gehituak izateko. 

Hala, azpimarratzen dutenez, lantokietan eskumenen garapen egokiak:

  • -      nahastutako eragile guztien agendan eragin zuzena du (langile, enpresa eta lurraldeetan), laneko ongizatea, lanaren kalitatea, enpresaren beharrekiko lerrokatzea (talentua atxikitzea, produktibitatea, konpromisoa, laneko harremanak...), berrikuntza edo lantokien eraldaketa bezalako aspektutan, lurraldeetako garapen ekonomiko eta sozialean eta etorkizuneko aldaketen aurreko erresilientzian.  Eta garapen egoki horrek
  • berekin dakar lanaren antolaketa, lanaren diseinua, egokitzapen teknologikoa, berrikuntza, langile eta enplegu-emaileen arteko harremanak, pertsonen garapenerako jardunbideak eta enpresako estrategiak barne hartzen dituzten politikak uztartzea.
  • Faktore horien interfazeari ekin behar zaio, tokiko mailan sarri.

Gipuzkoako esperientzia "Policies and practices for improving skills utilisation locally" atalean aintzat hartzen da eta  politika publikoak eskumenak garatzeko politikatan zentratzeko garrantzia azpimarratzen du, enpresak garatzeko baldintzak sor ditzaketen giltzarri modura, baita aukera berrietarako eta garapen ekonomikorako ere.

 

Tokiko administrazioek duten egitekoa ere aipatzen dute, tokiko ekonomian eskumen horiek garatzeko eragile eta jardunbideen katalizatzaile modura, baita, bere behar, erronka eta indargune propioetatik, erkidego /lurralde osoaren ikuspegia osatu eta bat egiteko, tokiko komunitatea, esparru horretan, antolatzeko moduari buruz.