« Atzealdea

Graeme Nuttall, enpresetan langileen partaidetzan aditua, Gipuzkoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak gonbidatuta, Graeme Nuttall izan da Gipuzkoan,  urriaren 25 eta 26an,  langileen parte-hartzea enpresetan gaiaren inguruan duen ezagutza Gipuzkoako enpresa eta eragile desberdinekin partekatzeko.

 

Graeme Nuttall, Field Fisher Waterhouse LLP firmako bazkidea (Londres) da eta, langileen partaidetzaren alorreko Erresuma Batuko gobernuaren aholkulari independente gisa, Nuttall txostenaren egilea "Sharing success: the Nuttall review of employee ownership july 2012" (BIS, 2012).  Txosten honen bitartez finkatu zen Erresuma Batuko agenda langileek enpresetan partaidetza izatea sustatzeko. Britainiar gobernuak Nuttall txostenaren 28 gomendioak babestu zituen.

Departamentuak Graeme  Nuttalle-ekin 2014. Urtetik dago harremanetan, Nuttall txostenaren harira Erresuma Batura egindako lan bisitaren ondorioz.

Foru Aldundiak, jakitun izanik zer-nolako garrantzia duen enpresetan eredu parte-hartzaileak edukitzeak, estrategia bat definitu du datozen urteetarako, langileek Gipuzkoako enpresetan parte har dezaten bultzatzeko, helburutzat duena langileen ongizate maila hobetzea, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna eta lotura sendotzea, eta aberastasuna nahiz kohesioa sortzea lurraldearentzat, hura modu koordinatu batean sustatzeko lanean tartean sartuz departamentu bat baino gehiago: Etorkizuna Eraikiz ekimena, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua bera, eta Ogasun eta Finantza Departamentua. Hortaz, hiru sostengu-dinamikez osatutako ikuspegi integrala taxutu da: lehena, enpresentzako laguntza-lerro bat (diru-laguntzak); bigarrena, besteren finantzaketa eskuratzeko sarbide lehenetsia erraztea; eta hirugarrena, zerga-babesa. Eta horren guztiaren osagarri, ikerketaren, zabalkundearen eta gizarte-balorizazioaren alorretan gauzatuko diren lan-ildoak

Testuinguru horretan kokatzen dira Departamentuak Graeme Nuttall-ekin antolatu dituen lan saioak, zeinen bidez partekatu nahi izan ditu bai enpresa guztiekin, bai enpresetan partaidetza sustatzeko konpromisoa duten eragile sozial eta ekonomikoekin Graeme Nuttallen ekarpenak, hala, elkarlanean, gure enpresetan partaidetza handiagoko jokaleku bat eraikitzen jarraitu ahal izateko.

Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuek, diputatu nagusia, Ekonomia Sustapena eta Ogasuna eta Finantzak,  Graeme Nuttall-ekin enpresetan langileen partaidetza sustatzeko estrategia, ekintza, iritzi eta ikuspegi desberdinak elkartrukatu dira egin diren bilera desberdinetan.

Bestetik, bi lan saio antolatu dira pertsonen parte-hartzea lantzen ari diren entitate desberdinekin:

  • Bat, enpresei, aholkularitzei, ikerketa entitateei, unibertsitateei…zuzenduta non partaidetza finantzarioa, fiskalitatea eta gobernantza arloak jorratu diren
  • Beste bat, eragile ekonomiko eta sozialei zuzenduta: lurralde estrategia arloa jorratu da.

Bi saioetan Erresuma Batuan garatzen ari den esperientzia ezagutu, erresuma Batuan, eremu honetan dauden erronkak, zailtasunak eta praktika onak aztertu eta enpresen partaidetza alorrean Gipuzkoako errealitatean oinarrituta ditugun erronkak, zailtasunak eta praktika onak partekatu ahal izan dira.

Graeme Nuttall-en etorrera, Gipuzkoan enpresetan pertsonen parte-hartzea sustatzeko  eta enpresak lurraldean errotzeko estrategia bultzatzeko lan dinamikaren barruan garatzen den ekintzetako bat izan da.