« Atzealdea

Partaidetza faktore esanguratsua enpresen eraldaketa gaitasunean

Eurofound erakundeak ( Bizitza- eta lan- kalitatea hobetzeko Europako Fundazioak) berriki argitaratu duen "Innovative changes in European companies " txostenean adierazten denez, lotura handia dago langileen parte hartze zuzenaren  eta enpresaren berrikuntza ahalmenaren artean. Bereziki, eragin berezia dute langileen parte hartze zuzena  bermatzeko garatutako ekintza eta tresnen kopuruak eta langileek erabakitzeko prozesuetan parte hartzea.

 

 

Burututako ikerketak, lantokietan aurrera eramaten diren jardunbide hauek,   lanaren antolaketa, pertsonen kudeaketa eta langileen inplikazio eta konpromisoa, enpresaren berrikuntzarekiko jokaerarekin era esanguratsuan lotuta daudela. Aurkitu diren eragin positibo garrantzitsuenak  partaidetzako praktikekin lotututakoak izan dira, autonomía, ikaskuntzako ekintzak egiteko aukerak eta motibazioa, enpresaren portaera berritzailean positiboki eragiten duten beste faktoreak  izanik.

Orobat, emaitzek adierazten dute langileen ordezkarien eta zuzendaritzaren arteko konfiantzazko harreman bat, langileen parte hartzeko tresnekin bateratuta, errendimendu eta ongizate maila altuagoekin uztartzen dela eta enpresaren berrikuntzarako aldeko testuinguru bat sortzen dute.

Egindako lanak aztertzen ditu lantoki eraldatzaileetan dauden praktikak (gaitasunak, partaidetza,  lankidetza eta berrikuntza   garatzeko testuinguruak sortzen dituzten alderdiak barneratzen dira: lanaren antolaketa, pertsonen kudeaketa eta langileen inplikazio eta konpromisoa) eta enpresen berrikuntzarako gaitasunaren, enpresako errendimendu eta lantokiko ongizatearen erlazioaren eta elkarrizketa sozialak lantoki eraldatzaileetan errendimendu eta ongizate maila altuagoak lortzeko orduan jokatzen duen rolaren loturak.


Gakoak
Gaiak
kudeaketan partaidetza
ikerlana
partaidetza
Erakundeak/Pertsonak
eurofound
Lekuak
europar batasuna