« Atzealdea

Gipuzkoan,enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programaren 2018. urteko deialdia ebatzita

 

Irailaren 28an Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoan,enpresetan pertsonen  partaidetza  sustatzeko programaren 2018. urteko deialdia ebatzi du.

Programaren helburua enpresen  errotzea, jarraitutasuna eta lehiakortasuna partaidetza aktibo, eraginko eta erantzunkide baten bidez sustatzea da

Antolakuntza-berrikuntza sendotzera eta garatzera, lehiakortasuna eta jasangarritasunera, jarraitutasunera eta belaunaldi aldaketarea, trasmisiora, gizarte ekonomiara , enpresa berregituratze eta berrabiatzera bideratuta dauden langileen parte-hartzean oinarritutako proiektuak sustatzen dira. Proiektuak   partaidetza, kudeaketan, partaidetza, erabaki estrategikoetan, partaidetza emaitzetan eta partaidetza, kapitalean.jorratu dezaketelarik.

Aurtengo deialdian, batetik, 36 enpresek garatuko dituzten proiektuak diruz lagunduko dira, 7.168 enpleguetan eragina izango dutenak. Eta bestalde, enpresetan parte-hartzea sustatzeko ekosistema indartzeko alorraren barruan garatuko diren 11 proiektuetan 190 enpresek hartuko dute parte.