Eduki publikatzailea

« Atzealdea

Gipuzkoak finantza-tresna integral berri bat bultzatzen du enpresei zuzenduta pertsonen partaidetza sustatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren bidez, finanzaketa-tresna bat abian jarri du, Gipuzkoako Lurralde Historikoko enpresa txiki eta ertainei enpresetan langileen partaidetzaren inguruko proiektuak garatzeko finantzaketa aukerak ahalbidetzeko.

Gipuzkoako ETEak, finantzaketa mekanismo berri honen bitartez, alde batetik, babestuko dituen berme bat, eta bestetik, lehentasunezko baldintzak dituen finantzaketa bat, lortu ahal izango dituzte beraien enpresetan partaidetza proiektuak ezartzeko.

 

Proiektu mota honentzat, hasiera batean aurreikusten den eragiketen zenbatekoa 10.000.000 eurotakoa da. Proiektuek jaso ahal izango dute langileek enpresetan partaidetza zuzena eta zeharkakoa garatzea, bai, kapitalean partaidetza hartzeko edota kapital zabalkuntzarako baita enpresetan langileek partaidetza izateko proiektuak garatzerako ere.

Finantzaketa bide berri hau elkarrekiko berme elkarteen, Oinarri y Elkargi, eta finantza entitateen, , Banco Popular, Bankinter, Bankoa, BBVA, Caixabank, KutxabankLaboral Kutxa, Luzaro, Rural Kutxa, Sabadell-Gipuzcoano eta Santander, partaidetzarekin garatuko du Aldundiak, lankidetza publiko-pribaturako dinamika baten barruan,  administrazio publikoaren ohiko tresnak osatu eta indartu egingo dituenak, bai politika publikoei aurrekontu eta gizarte aldetiko errentagarritasun handiagoa bilatzeko bai finantza-erakundeen eta berme elkarteen lurraldearekiko konpromiso handiagoak bideragarri egiteko.

 

Tresna hau, enpresetan langileen parte-hartzea laguntzeko Foru Aldundiak bultzatzen duen  izaera integraleko jarduketa-politika baten parte da. Jardukea-politika honek aurreikusten ditu: finantzaketa aukerak ahalbidetzea, neurri fiskalen garapena, eta sustapena diru-laguntza, I+G+B, tresnen garapena, esperientzi pilotuen gauzatzea eta difusioa eta balorizazioaren bidez.

 

Garatutako finantza-tresna Foru Aldundiko Ekonomia Suspertzeko Plan eta Kudeaketa Planean txertatzen da eta bertan jasota dauden bi arlo estrategiko batzen ditu:  finantza-tresna berrien garapena eta enpresetan langileen parte-hartzea