Eduki publikatzailea

« Atzealdea

Enpresetan langileen partaidetza ekimena Foru Aldundiaren lehentasunen artean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaritzak bultzatzen duen Enpresetan langileen partaidetza sustatzeko estrategia, aurrekontu irekiak izeneko ekimena osatzen duten jardueretak bat.da. Aurrekontu Irekiekin, Gipuzkoako herritarrek parte hartu ahal izango dute 2017. Urteko Gipuzkoako aurrekontuen lehentasunak finkatzen

 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, partaidetza ekimen berri hau, Aurrekontu Irekiak,  martxan jarri du politika publikoak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko garaian, herritarrak inplikatu eta protagonista bihurtzeko helburua duena.

 

Foru aldundiak hamasei proiektu ala jarduera lehentasunezkoak jo ditu eta horietatik persona bakoitzak zortzi hautatu ditzake, lehentasunen ala interesen arabera

 

Parte hartzeko epea Irailaren 1ean zabaldu zen eta   Urriaren 14an amaitzen da. Pertsonak gipuzkoarrak eta  16 urtetik gorakoak izan beharko dute parta hartu ahal izateko.

 

Hiru bide egongo dira horretarako:

  • Banatutako esku-orrien bidez
  • Web
  • Herri desberdinetan jarriko den  partaidetza-karpan.

 

 

 

 

 

Planteamentu honekin Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresetan partaidetza sustatzeko azaldu duen konpromisoa indartzen da. Konpromiso hau  I+G+b, neurri fiskal, finantzaketa bide, laguntza zuzen eta  kontzientziazio eta sentsibilizazio neurrien bidez bideratzen ari da. Eta oraingo honetan herritarren partaidetza sustatuz neurri horiek indartzeko.