Eduki publikatzailea

« Atzealdea

Parte hartzea: nazioarteko merkatu nitxoetan liderrak diren enpresen ezaugarrietako bat

Bart Kampek zuzenduta "ORKESTRA" taldeak (Iñigo Ruiz de Apodaca, Asier Murciego, Maite Zubizarreta eta Eduardo Sisti) egin duen ikerketan "Mapeo y caracterización de líderes en nichos de mercado internacionales en la Comunidad Autónoma del País Vasco" parte hartzea nazioarteko merkatu nitxoetan liderrak diren enpresen ezaugarrietako bat

Txosten honen (ikus aurkezpena) helburua izan da nazioarteko merkatu nitxoetan liderrak diren EAEko enpresen ezaugarriak eta prestazioak beste ikuspegi batetik aztertzea.  Xedetzat du identifikatzea enpresen zer baliabide eta portaera motek laguntzen duten nazioarteko merkatuetan lehiakortasun handiagoa lortzen eta, beraz, zer aktibo eta jardueratan komeni den eragitea.

Nazioarteko merkatu nitxoetako liderrez hitz egiten dugunean, ongi definitutako nitxoetan jarduten diren enpresez ari gara, merkatu kuotari dagokionez lider kontinentalak edo mundialak direnak.  Xede duten merkatu nitxo edo segmentuan 1., 2. edo 3. postuan dauden enpresak dira; kanpo merkatuetara daude orientatuta nagusiki, eta beren produkzioaren % 50 gutxienez atzerriko salmentetara bideratzen dute; urtean 1.000 milioi euro inguru fakturatzera iristen dira; eta business-to-business (B2B) merkatuetan dago haien jarduera nagusia.

Ikerketa honek dioenez, 30 enpresak betetzen dituzte ezaugarri horiek. Guztiak dira "jardunbide egokiak negozioen internazionalizazioaren testuinguruan" eta "profil berritzaile ona eta oso ona" dute.  Horien artean daude, besteak beste, (aipatuak izateko baimena eman dutenak) enpresa gipuzkoar hauek:  Alcorta Forging Group,  BellotaCopreciCredeblug , Danobat,   Euskal ForgingFagor AutomationGoizper, Graphenea,  Indar ElectricIrizar Forge,  Orkli, , PasabanSalto Systems.

Enpresa mota honen ezaugarrietako bat da maiz sortzaileek, zuzendaritza taldeek eta langileek ere parte hartu dutela haien jabetzan; eta gero eta irekiagoak daudela kanpoko finantziazio iturri ez konbentzionaletara.


Gakoak
Gaiak
enpresak
partaidetza finantzieroa
igb
ikerlana
partaidetza
Erakundeak/Pertsonak
orkestra
Lekuak
gipuzkoa