Eduki publikatzailea

Bateratzen:pertsonen ahalmenak erronka estrategikoekin lerrokatzen

Merkatuen lehiakortasunaren aurrean, antolakuntzaren jasangarritasunaren giltzarrietako bat pertsonen ahalmenak erronka estrategikoekin lerrokatzean datza; hau da, pertsonak inplikatu, erronkekin konprometitu eta antolakuntzaren proiektuarekin lerrokatuta dauden portaera proaktiboak sustatzea da helburua.

Gipuzkoa Europako jardunbide egoki gisa aurkeztu da partaidetutako enpresari buruzko Europako biltzarrean

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk partaidetutako enpresari buruzko Europako hamargarren topaketan parte hartu du: “Tenth European meeting of employee share ownership- Which European policies for employee share ownership? Intentions and expectations”. European Federation of Employee Share Ownership (EFES) federazioak antolatu zuen biltzarra, eta...

Foru Arau proiektu berriak enpresetan langileen parte-hartze finantzarioa sustatuko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak ,Ogasun eta Finantza Departamentuaren bidez, Foru Arauaren proiektu berria aurkeztu du, Ekonomia Suspertzeko Planaren estrategietako bati erantzunez (“Pertsonetan oinarritutako eta lurraldean sustraitutako organizazioak bultzatzea”). Proiektu horren bidez, enpresetan langileen parte-hartze finantzarioa sustatuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-ingurune eraldatzaileak sustatzeko darabilen politika partekatu du europako lan-mahai batean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Departamentuak, Ekonomia Sustapeneko zuzendari Antton Tomasenaren bidez, lan-mahai batean parte hartu du: “Public policies to stimulate, resource and sustain workplace innovation: European evidence and experience”.

Gipuzkoak partaidetza eta enpresen jarraipena faboratzen ditu

Pertsonekin eta lurraldearekin hartutako konpromisoen esparruan (Pertsonekiko konpromisoa –PK– eta Lurraldearekiko konpromisoa –LK–), Gipuzkoako Foru Aldundia zerga-arautegi berria azkentzen ari da, Ekonomia Suspertzeko Planaren estrategietako bati erantzunez (“Pertsonetan oinarritutako eta lurraldean sustraitutako organizazioak bultzatzea”). Zerga-arautegi berriaren...

“Eztabaida: oinarrizko errenta, bermaturiko lana eta lanaldiko denboraren gutxitzea, proposamen kontrajarriak ala osagarriak?”jardunaldia ospatu zen ekainaren 17an

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuaren Sailarekin batera, 2015eko ekainaren 17an, Donostian, jardunaldi bat ospatu zuten "Oinarrizko Errenta, Bermaturiko Lana eta Lanaldiko Denboraren Gutxitzea. Proposamen kontrajarriak ala osagarriak?" izenburuarekin .

Gaurko egunean Diputatuen Kontseiluak “Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko programako diru laguntzen 2015eko deialdia onartu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte erantzukizunez jokatuko duen Lurralde bat garatzen lagundu nahi du, iraunkortasunaren aldekoa eta ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkei proaktiboki aurre egiteko prest dagoena;

Gipuzkoan, Lan testuinguruetako berrikuntzaren hausnarketa partekatzen

Gipuzkoan, "Gipuzkoa Workplace Innovation" jardunaldia ospatu zen Donostian, Miramar Jauregian, 2015eko maiatzaren 7an.

Jardunaldia - "Gipuzkoa Workplace Innovation" maiatzaren 7an Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sustatzen duen “Pertsonekiko Konpromezua” ekimenaren barruan, 2015eko maiatzaren 7an Donostian "Gipuzkoa Workplace Innovation" jardunaldia egingo da. Jardunaldia Sinnergiak Social Innovation erakundeak antolatzen du, Euwin sarearekin elkarlanean.

Jardunaldia - "Kogestioa eta enpresa handien gobernua" apirilaren 30ean Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Ekai Center eta FES (Friedrich Ebert Stiftung) Fundazioak 2015eko apirilaren 30ean Donostian "KOGESTIOA ETA ENPRESA HANDIEN GOBERNUA " jardunaldia antolatuko dute.

Urrats berri bat Gipuzkoak partaidetzarekin duen konpromisoan

Urriaren 23 eta 24an Donostian (Miramar Jauregia) “Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen: pertsonak; enpresak; lurraldea” jardunaldiak ospatu ziren (Ikusi amaierako egitaraua). Bertan izan zen nazioarteko ordezkaritza nabarmena izan zen eta baita parte hartu zuten ikerketa erakundeak, enpresen erakundeak, erakunde sindikalak eta Gipuzkoako Foru Aldundia bera.

Jardunaldia - Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea. Urriaren 23an eta 24an Donostian.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, MIK, GEZKI eta ASLEren laguntzarekin jardunaldi batzuk antolatuko ditu urriaren 23an eta 24an Donostian “Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea” izenburuarekin.

Gipuzkoan enpresetan langileen partaidetza sustatzeko diru laguntzen programa onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak kudeatzen duen “Gizarte mailan eran­tzu­lea den lurraldea susta­tzeko programa”k Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzea bultzatzen du lehentasunezko ildo gisa.

Uztailak 4: Jabetzan langileen partaidetza duten enpresen eguna Erresuma Batuan

Gaur, 2014ko uztailaren 4an, Erresuma Batuan, jabetzan langileen partaidetza duten enpresen eguna da. Aurtengoa 2. edizioa izanik.
16 - 30 erakustea 46 emaitzatatik
Elementu orri bakoitzeko 15
nondik 4