Partaidetza finantzarioa

Partaidetza finantzarioak begien bistako abantailak dakarzkie bai langileei eta baita enpresei eta Lurraldeari ere.

Langileen partaidetza finantzarioko edozein formula, baldin egokiro lantzen bada, eredugarri bilaka daiteke enpresak eskualdatzeko; gainera, enpresaren epe luzeko interesak babestuko ditu.

Langileek enpresetan finantzarioki parte hartzea edozein modutan (etekinetan zati bat izatea; kapitalean partizipazioak izatea; errendimenduaren araberako ordainketa, eta abar) sustatu beharreko parte hartzeko modua da.

Ondorioz, ulertzen da beharrezkoa dela adostasun bat bilatzea enpresa osatzen duten agente sozio-ekonomikoen artean eta ekonomia eta lurralde kudeatzen duen eremu publikoen artean.

Partaidetza finantzarioko edozein ereduk printzipio orokor hauek bete behar ditu, besteak beste:

  • Izan behar du langileek beren enpresan duten beste partaidetza-moduen osagarri. Eta erabili behar da erregulartasunez eta irauteko bokazioarekin.
  • Horrelako formulak diseinatu eta erabakitzean, langileen ordezkaritzari eta sindikatuei kontsultatu behar zaie, eta haien adostasuna eskuratu.
  • Langileen partaidetza finantzarioko ereduek kontuan hartu behar dituzte beste enpresatan aplikatu diren irtenbideak, enpresa horien neurria eta sektorea zeinahi direlarik ere, eta langileen eskubideak babestu behar dituzte.
  • Langileen partaidetza finantzarioko formulekin bat egiteak borondatezkoa izan behar du, eta baita formula horietan parte hartzeak ere. Eta formula horiek gai izan behar dute langileak orokorrean mesedetzeko.
  • Nola enpresa pribatuetan hala publikoetan aplikatu beharko lirateke.
  • Arreta handiz aztertu behar dira genero berdintasunean izan ditzaketen ondorioak.