Gipuzkoako langileen partaidetza sustatzeko lurraldeko estrategia integrala, praktika on izendatua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren helburuetako bat, Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzeko estrategiaren barruan, erreferente bihurtzea da, bai barrura begira, bai kanpora begira ( Europa eta nazioartea)

Partaidetza, lan testuinguruetan eta lantokietan eraldaketari buruzko solasaldi zikloetan gakoetako bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak eta Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak solasaldi sorta antolatu dute enpresen lan testuinguru eta lan forma ezberdinetan gauzatzen den eraldaketaren erronkari buruz. Solasaldiak 2017ko maiatzaren 03|08|15|22|29 egunetan ospatu dira.

Gipuzkoa Europako jardunbide egoki gisa aurkeztu da partaidetutako enpresari buruzko Europako biltzarrean

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk partaidetutako enpresari buruzko Europako hamargarren topaketan parte hartu du: “Tenth European meeting of employee share ownership- Which European policies for employee share ownership? Intentions and expectations”. European Federation of Employee Share Ownership (EFES) federazioak antolatu zuen biltzarra, eta...

“Eztabaida: oinarrizko errenta, bermaturiko lana eta lanaldiko denboraren gutxitzea, proposamen kontrajarriak ala osagarriak?”jardunaldia ospatu zen ekainaren 17an

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuaren Sailarekin batera, 2015eko ekainaren 17an, Donostian, jardunaldi bat ospatu zuten "Oinarrizko Errenta, Bermaturiko Lana eta Lanaldiko Denboraren Gutxitzea. Proposamen kontrajarriak ala osagarriak?" izenburuarekin .

Gipuzkoan, Lan testuinguruetako berrikuntzaren hausnarketa partekatzen

Gipuzkoan, "Gipuzkoa Workplace Innovation" jardunaldia ospatu zen Donostian, Miramar Jauregian, 2015eko maiatzaren 7an.

Jardunaldia - "Gipuzkoa Workplace Innovation" maiatzaren 7an Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sustatzen duen “Pertsonekiko Konpromezua” ekimenaren barruan, 2015eko maiatzaren 7an Donostian "Gipuzkoa Workplace Innovation" jardunaldia egingo da. Jardunaldia Sinnergiak Social Innovation erakundeak antolatzen du, Euwin sarearekin elkarlanean.

Jardunaldia - "Kogestioa eta enpresa handien gobernua" apirilaren 30ean Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Ekai Center eta FES (Friedrich Ebert Stiftung) Fundazioak 2015eko apirilaren 30ean Donostian "KOGESTIOA ETA ENPRESA HANDIEN GOBERNUA " jardunaldia antolatuko dute.

Urrats berri bat Gipuzkoak partaidetzarekin duen konpromisoan

Urriaren 23 eta 24an Donostian (Miramar Jauregia) “Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen: pertsonak; enpresak; lurraldea” jardunaldiak ospatu ziren (Ikusi amaierako egitaraua). Bertan izan zen nazioarteko ordezkaritza nabarmena izan zen eta baita parte hartu zuten ikerketa erakundeak, enpresen erakundeak, erakunde sindikalak eta Gipuzkoako Foru Aldundia bera.

Jardunaldia - Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea. Urriaren 23an eta 24an Donostian.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, MIK, GEZKI eta ASLEren laguntzarekin jardunaldi batzuk antolatuko ditu urriaren 23an eta 24an Donostian “Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea” izenburuarekin.

Langileek enpresetan parte hartzearen aldeko politikek berriz ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso dute

Legegintzaldiaren erdia baino gehiago eginda dugula, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuko foru diputatu Jon Peli Uriguenek, Noticias de Gipuzkoa egunkariak egin zion elkarrizketa batean, berretsi egin zuen enpresen antolaketa ereduetan berrikuntzak sartzearen alde dagoela, langileei partaidetza handiagoa emanez.

Langileen enpresetako partaidetza Gipuzkoatik Euskadira zabaltzeko beste bultzada bat

2014ko martxoaren 28an jardunaldi bat egin zen Gipuzkoan, "Enpresen partaidetzan oinarritutako enpresa ereduak" izenburupean. Jardunaldiak agerian jarri zuen euskal gizarteak gero eta interes handiagoa duela pertsona ardatz eta elementu estrategiko duten enpresa eredu berriak sustatzeko.

Zientzialari aleman eta poloniarrek Gipuzkoa bisitatu dute enpresan langileen partaidetza bultzatzeko politikak ezagutzeko

Alemaniako eta Poloniako zientzialari talde batek Gipuzkoa bisitatu du egun hauetan, bertan ekonomia soziala eta enpresako langileen partaidetza zertan den ezagutzeko, ETEetako partaidetza finantzario ereduak aztertzeko Europako proiektu baten ildotik. Taldeko burua Jens Lowitzsch da, Europa-Universität Viadrina unibertsitateko, (Brandenburg) irakaslea, gai honetako aditu handienetakoa eta ...

Apirilak 11 eta 12: S-DEED topaketa Donostian

S.DEED proiektuak, elkarrizketa soziala enplegu aldaketetara eta loturiko lan eta erronketara egokitzeari loturiko neurri eta ekimenak (lan merkatuaren helbideratze modernizazioa, lanaren kalitatea, aldaketaren eta berregituraketaren aurrerapena, prestaketa eta kudeaketa, eta loturiko gaitasunak) ezartzea helburu duenak, topaketa bat egin zuen, apirilaren 11n eta 12an, Kursaal Kongresu...

Enpresako partaidetza soziala, krisiari erantzunez

2013ko urtarrilaren 17an, KOLDO MITXELENA Kulturuneko (KMK) ekitaldi aretoan, mahai-inguru bat egin zen, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak antolatuta, NOTICIAS DE GIPUZKOAk enpresetako partaidetza sozialaren inguruan sustatutako Gipuzkoa 2020 Foroaren lan dokumentuaren aurkezpenaren...