« Atzealdea

Zientzialari aleman eta poloniarrek Gipuzkoa bisitatu dute enpresan langileen partaidetza bultzatzeko politikak ezagutzeko

Alemaniako eta Poloniako zientzialari talde batek Gipuzkoa bisitatu du egun hauetan, bertan ekonomia soziala eta enpresako langileen partaidetza zertan den ezagutzeko, ETEetako partaidetza finantzario ereduak aztertzeko Europako proiektu baten ildotik. Taldeko burua Jens Lowitzsch da, Europa-Universität Viadrina unibertsitateko, (Brandenburg) irakaslea, gai honetako aditu handienetakoa eta  egun Europar Batasuneko politikak diseinatzeko erreferentziatzat hartzen diren hainbat ikerketa eta txostenen egilea (nabarmentzekoa da  PEPPER txostena). Lowitzschekin batera, Gipuzkoan izan dira Stefan Hanisch eta Armandina Vogel, hauek ere Europa-Universität Viadrina unibertsitateko irakasleak, eta Mateusz Musial, Poloniako Opole unibertsitateko ekonomialaria, eta Zientziaren eta Lan Munduaren arteko Lankidetza Sustatzeko Kowa Zentroaren arduradunetako bat.

Zientzialari aleman eta poloniarrek Aldundia ezagutu dute gaur goizean, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatu (Jon Peli Uriguenen eskutik, eta Berrikuntzako foru zuzendari Oscar Usetxik foru exekutiboak demokrazia ekonomikoari eta enpresako langileen partaidetzari lotuta bultzatzen dituen politikak, jada Europan erreferente direnak, azaldu dizkie. Ondoren, Mondragon Taldeko arduradunekin bildu dira eta, ASLErekin batera, zenbait lan sozietate anonimo ere bisitatu dituzte.

 

 

Lan bisita hau amaitzeko, lankidetza dinamika batzuk ezarri dira.