« Atzealdea

Jardunaldia - "Kogestioa eta enpresa handien gobernua" apirilaren 30ean Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Ekai Center eta FES (Friedrich Ebert Stiftung) Fundazioak 2015eko apirilaren 30ean Donostian "KOGESTIOA ETA ENPRESA HANDIEN GOBERNUA " jardunaldia antolatuko dute.

Enpresetan langileen partaidetza sustatzea Berrikuntzako Departamentuaren ardatz estrategiko bat izaten ari da Gipuzkoan ekononomi, gizarte eta lurralde eredu  iraunkor bat garatzeko estrategiaren barruan.

Jardunaldiak gogoeta bat plazaratu nahi du enpresen gobernu eta beraietan langileen ordezkaritza edo partaidetzaren inguruan, arlo honetan Alemaniak duen esperientzian sakonduz.

Bertan lurralde mailako eta nazioarte mailako adituek parte hartuko dute, azken hauen artean Hans Böckler Fundazioa eta  Friedrich Ebert Stiftung Fundazioa


Erlazionatutako informazioa ikusi
Erlazionatutako informazioa
Dokumentuak
KOGESTIOA ETA ENPRESA HANDIEN GOBERNUA Egitaraua.Jardunaldia. Donostia.2015