Jardunaldia - Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea. Urriaren 23an eta 24an Donostian.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, MIK, GEZKI eta ASLEren laguntzarekin jardunaldi batzuk antolatuko ditu urriaren 23an eta 24an Donostian "Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea" izenburuarekin.
Enpresetan langileen partaidetza sustatzea Berrikuntzako Departamentuaren ardatz estrategiko bat da Gipuzkoan ekononomi, gizarte eta lurralde eredu iraunkor bat garatzeko estrategiaren barruan.
Jardunaldiak Gipuzkoako errealitatetik abiatuta eta gogoetaren, kontrastearen eta konpromisoaren bitartez, pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa antolamenduaren eredu berriei buruz ikusmolde bat proposatu nahi du.
Bertan nazioarteko adituek eta gizarte, ekonomia eta lurraldeko eragileek parte hartuko dute, Gipuzkoako eta nazioarteko errealitatea eta egiten ari diren hausnarketak gerturatuko dizkigutelarik.
Jardunaldiak Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa du %50ean ( "EGF zure etorkizunean inbertitzen du").
- Gaiak
- partaidetza
- Erakundeak/Pertsonak
- alexander graf von schwerin
- mik
- asle
- gezki
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- berrikuntzako landa garapeneko eta turismoko departamentua
- Lekuak
- gipuzkoa