« Atzealdea

Enpresako partaidetza soziala, krisiari erantzunez

2013ko urtarrilaren 17an, KOLDO MITXELENA Kulturuneko (KMK) ekitaldi aretoan, mahai-inguru bat egin zen, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak antolatuta, NOTICIAS DE GIPUZKOAk enpresetako partaidetza sozialaren inguruan sustatutako Gipuzkoa 2020 Foroaren lan dokumentuaren aurkezpenaren ildotik.

Ekitaldi horretan, hiru enpresaren egoera azaldu zuten: Ekide S.L., Oscar Sevillano gerentearen bidez; Royde S. Coop., NER Group taldekoa, Mikel Agirre presidentearen bidez, eta Elkor S.L., Aitor Garaño gerentearen bidez. Haiekin batera izan zen Berrikuntzaren Sustapeneko zuzendaria, Oscar Usetxi.

Carlos Etxeberri (Noticias de Gipuzkoako korrespontsal ekonomikoa) moderatzaile lanetan eta parte-hartzaileen artean Jon Peli Uriguen (Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua) eta Oscar Usetxi (Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendaria) izan zituen ekitaldian, aipaturiko hiru enpresek pertsonek enpresan duten partaidetza bideratzeko eginiko bidea azaldu zen (alderdi, modu eta maila desberdinei dagokienez). Amaitzeko, bertaratutako jendearekin (100 pertsona baino gehiago) egin zen gaiari buruzko eztabaida.

Ekitaldiaren bukaeran, Gipuzkoa 2020 Foroak antolaketa aldaketari buruz eta, zehazki, pertsonek erakunde eta enpresetan duten partaidetzari buruz eginiko hausnarketak eta ekarpenak biltzen dituen agiri bat banatu zen.

Eguna: 2013ko urtarrilaren 17a


Erlazionatutako informazioa ikusi
Erlazionatutako informazioa
Estekak
ROYDE, S. COOP. 1983tik ROYDE S. COOP.ek burdineriak, sistema lerragarriak eta errodadura bereziak diseinatzen eta hornitzen ditu mundu osoan barrena.
GRUPO NER. NER GROUP. Nuevo Estilo de Relaciones elkartutako hainbat enpresa erakundek esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzten elkartea da; hobetzeko, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko beraien ahaleginak elkartzen dituzte; eta Harreman Estilo Berriak (NER) dakartzan kultura aldaketa sakonerako bidean elkarren bidelagun dira.
Ekide Ekide enpresa proiektu bat da, produktu berriak garatzen dituzten enpresei soluzio integral bat eskaintzea xedetzat duena. Produktuak atera aurretiko fase desberdinen garapenaz arduratzen da Ekide.
ELKOR, S.L. ELKOR S.L. egurra eta aluminioa lantzeko makinak, tresnak eta osagarriak banatzen dituen enpresa da.
Bideoak
Enpresako partaidetza soziala, krisiari erantzunez Noticias de Gipuzkoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak antolatutako mahai-ingurua (2013-01-16). Enpresako partaidetza soziala, krisiari erantzunez. Berrikuntzako Departamentuko laguntzen bidez langileek enpresan partaidetza izatea errazteko prozesuak hasi dituzten Gipuzkoako zenbait enpresek beren kasua azaldu zuten jendaurrean. Parte-hartzaileak: Oscar Sevillano (EKIDEko gerentea), Aitor Garaño (ELKOReko gerentea), Mikel Agirre (ROYDE S. COOP.eko Kontseilu Errektoreko presidentea), Jon Peli Uriguen (Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua), Oscar Usetxi (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendaria). Moderatzailea: Carlos Etxeberri (Noticias de Gipuzkoako korrespontsal ekonomikoa)