« Atzealdea

Gipuzkoa Alemaniaren erreferentzia langileei enpresetan parte hartzen laguntzeko eskualde politikan

2013ko abenduaren 4an "Employee Financial Participation in SMEs: A estrategy for labour market policy and regional business development" Europako proiektuari amaiera emateko ekitaldia izan zen Frankfurt Oderren (Alemania). Proiektua partaidetutako enpresaren arloko Europako aditu Jens Lowitzschek koordinatu du, Viadrinako Europako Unibertsitateko irakaslea eta Kelso institutuko zuzendaria, eta kide laguntzaileen artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua izan du.

Ekitaldian erakunde publikoari iraunkortasunean oinarritutako pertsonekiko eta ingurunearekiko konpromisorako eskualde politika garatzen izandako esperientzia praktikoa proiektuko gainerako kideekin partekatzeko eskatu zitzaion, politika hori gehien garatu dena baita eta gainerako kideentzat erreferentzia eredu bihurtu baita.

 

Aurkezpenaz Berrikuntza eta Jakintza sustatzeko zuzendari den Oscar Usetxi arduratu zen eta, Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko (ASLE),  Jone Nolterekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustapen ekonomikoko eta lurralde kohesioko politika berritzaileak martxan jarri dituela azaldu zuen eta politika horien bidez enpresetan eta lurraldean bertan elkar-ulertze maila handiagoa ekarriko duen enplegua bultzatu dela. Era berean, hitzaldiak gizarte ekonomiak eta, zehatzago, lan sozietateek Gipuzkoan duten garrantzia, beren oinarrizko ezaugarriak eta krisialdiko portaera aztertu zituen.

Europako proiektuaren esparruan, eta aipatu esperientzietan oinarrituta, Brandenburgoko eskualdeak (Alemania) Gipuzkoa bezalako beste lurralde batzuetako jardunbide egokiak bere eskualde politikan aplikatu ditzakeen aztertu behar du, arreta langileengan jarriko duen kalitate oneko enplegu egonkorra sustatzeko modu eta bide gisa.

Ekitaldian partaidetutako enpresaren arloko pertsona ezagun ugari izan ziren, besteak beste, Patricia Kelso (Kelso institutuko presidentea), John D. Menke (Menke Group) eta Paul Maillard (Fondact). elkarteko ohorezko presidentea). Bertan izan zen, orobat, Izaskun Alzola, Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa.

Ekitaldiari amaiera emateko, Louis O. Kelsoren jaiotzaren urteurrena ospatu zen eta partaidetutako enpresaren arloari zer ekarpen egin dion eztabaidatu zen.


Erlazionatutako informazioa ikusi
Erlazionatutako informazioa
Estekak
FONDACT Irabazi asmorik gabeko elkarte frantziar bat da eta esparru ekonomiko eta sozialeko hainbat eragile biltzen ditu langileek enpresa eta erakundeetan modu guztietara parte hartzea sustatu eta garatu nahia indartzeko.
MENKE GROUP Menke & Associates, Inc. John Menkek, ESOP legearen egilekide izan zena, 1974. urtean sortu zuen. Gaur egun, jabetza partekatuaren planaren transakzioak egituratzeko enpresen artean lidergoa duen enpresetako bat da Estatu BatueTan.
JENS LOWITZSCH Viadrinako (Frankfurt Oder, Alemania) Unibertsitate Europarreko irakaslea, ondorengo irakasgaietan: Zuzenbide Konparatua, Ekialdeko Europako Merkataritza Zuzenbidea eta Europako Zuzenbidea eta Politika. Halaber, Kelso institutuak langileen enpresetako partaidetza finantzarioa sustatzeko duen katedraren titularra ere bada.