« Atzealdea

Jardunaldia - "Gipuzkoa Workplace Innovation" maiatzaren 7an Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sustatzen duen "Pertsonekiko Konpromezua" ekimenaren barruan, 2015eko maiatzaren 7an Donostian "Gipuzkoa Workplace Innovation" jardunaldia egingo da.

Jardunaldia Sinnergiak Social Innovation erakundeak antolatzen du, Euwin sarearekin (European Workplace Innovation Network) elkarlanean. Bere asmoa, lan testuinguruen arloan garatutako esperientzien balorizazioa eta hedapena eta beraien eraginaren azterketa da, bai lurralde mailan bai nazioarte mailan.

Lan testuinguruetan berrikuntza sustatzea Berrikuntzako Departamentuaren ardatz estrategiko bat da Gipuzkoan ekononomi, gizarte eta lurralde eredu  iraunkor bat garatzeko estrategiaren barruan. Lan antolaketaren malgutasunean, ikaskuntza prozesuetan, pertsonen autonomian, barruko harremanetan, pertsonen protagonismoan, antolakuntza eredu berri baten inplementazioan edo kanpoko harremanetan eta berrikuntza irekian oinarritutako berrikuntza da; eta gizarte erakunde gisa hartu behar diren enpresen iraunkortasunera bideratuta dagoena. Eta hemen, langileen partaidetza enpresetan, lan testuinguruetan ematen den berrikuntza osatzen duten elementu guztien oinarria da.

Jardunaldian, nazioarteko adituek eta gizarte, ekonomia eta lurraldeko eragileek parte hartuko dute, Gipuzkoako eta nazioarteko errealitatea eta egiten ari diren hausnarketak  gerturatuko dizkigutelarik.

Jardunaldiak Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa du %50ean ( "EGF zure etorkizunean inbertitzen du").