« Atzealdea

Partaidetza, lan testuinguruetan eta lantokietan eraldaketari buruzko solasaldi zikloetan gakoetako bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak  eta Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak solasaldi sorta antolatu dute enpresen lan testuinguru eta lan forma ezberdinetan gauzatzen den eraldaketaren erronkari buruz. Solasaldiak 2017ko maiatzaren 03|08|15|22|29  egunetan ospatu dira.

Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko diputatuak , solasaldi ziklo hauen irekieran eta itxialdian parte hartu zuen. Jardunaldi hauek gipuzkoako enpresetan lantoki eraldatzaileak sustatzeko estrategiaren barruan koketzen dira eta Ekonomia Sustapeneko Departamentuak sustatu ditu Pertsonekiko eta Lurraldearekiko Konpromisoa duten enpresen programaren barruan.

 

Lan testuinguru eta lan forma ezberdinetan gauzatzen den eraldaketa lan era kolaboratibo baten bitartez burututako enpresen antolaketa eta kudeaketaren jardueretan ematen diren aldaketa prozesuetan kokatzen da eta ondorioz  produktibitatean eta lan bizitzaren kalitatean ematen diren hobekuntzekin lotuta dago.

Solasaldi hauek hausnarketareko eta esperientzien elkartruketarako topagune bat sortzea izan dute helburu, eta bertako zein nazioarte mailako adituak bildu ditu lan testuinguruetako eta lan ereduetan eraldaketaren  esparru partekatua sustatuz, eta Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerei eta etorkizunerako erronkei buruzko hausnarketa bideratzen lagunduz.

Zikloa, bost gaieren inguruan antolatu da, non horitako biren, partaidetza eta arauen eta  erregulazio eremua, ildo nagusia  enpresetan langileen partaidetza izan den.

Partaidetza eta elkarrizketa oinarrizko faktoreak dira, Gipuzkoako ekonomiaren lehiakortasuna handitzen, konfiantza sortzen  eta lanpostu hobeagoak sortzen lagunduko dutenak beharrezko eraldaketen diseinu eta inplementazio arrakastatsua gauzatu daitezen. Partaidetzaren bidez enpresa osatzen duten pertsona ororen ezagutzaren ekarpena ahalbidetzen eta balioan jartzen du, Gipuzkoako produktibitatearen eta lan bizitzaren kalitatearen hobekuntza ekarriz.

Arlo honetan, nazioarteko bi aditu izan dira beraien hausnaketak eta ezagutzak Gipuzkoako eragile sozio-ekonomikoekin partekatu dituztenak: Stavroula Demetriades Programen Arduraduna European Foundation for the improvement of Living and Working Conditions – Eurofound erakundean eta  Tuomo Alasoini Kontseilari nagusia Finish Funding Agency Tekes erakundean

 

 

Arauen eta  erregulazio eremuan langileen partaidetza enpresan gertatzen diren aldaketen kudeaketan hainbat sistema eta mekanismo hartzen ditu, hala nola, negoziazio kolektiboa, informazioa eta kontsulta edota kodeterminazioa. Hori dela eta, gaur egungo markoaren egoerari buruzko gogoeta egitea funtsezkoa da, baita enpresei  errealitate sozialean eta ekonomikoan ongi moldatzen lagunduko dieten erregulazio eredu berriak bilatzea ere, elkarrizketa sozialean oinarritutako konponbide eraldaktzaileak lortzeko, beti ere.

Arlo honetan, Tomás Arrieta  Lan Harremanen Kontseilua (LHK) presidentea eta Juan Pablo Landa Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Zuzenbideko Katedraduna, biak lurraldeko errealitate sozio-ekonomikoa eta legala ondo ezagutzen dutenak, beraien hausnarketak partekatu zituzten landu zen gaiaren inguruan. 

 

Solasaldi zikloetan landutako gainontzeko gaiak izan ziren:

Gai guzti hauek, Gipuzkoako enpresetan eta Gipuzkoako lurraldean langileen partaidetza enpresetan sustatzeko aldeko testuinguru bat garatzen laguntzen dute.

.