« Atzealdea

Langileek enpresetan parte hartzearen aldeko politikek berriz ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso dute

Legegintzaldiaren erdia baino gehiago eginda dugula, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuko foru diputatu Jon Peli Uriguenek, Noticias de Gipuzkoa egunkariak egin zion elkarrizketa batean, berretsi egin zuen enpresen antolaketa ereduetan berrikuntzak sartzearen alde dagoela, langileei partaidetza handiagoa emanez.

Legegintzaldiaren hasieratik egindako apustu horren ondorioz, Aldundiak partaidetza sustatzeko proiektu europar batean parte hartu du Europako beste kide batzuekin batera eta partaidetza eredu berriak eta horiek enpresetan aplikatzeko modua aztertzen dituzten hainbat proiekturen buru izan da.

Era berean, iazko ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak kapitalean, etekinetan eta kudeaketan partaidetza sustatzeko zerga onuren proposamen bat egin zuen. Proposamena ez zuen. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez zuten proposamen hori onartu.

 

Iturria: Noticias de Gipuzkoa


Erlazionatutako informazioa ikusi
Erlazionatutako informazioa