Partaidetza finantzarioa: Erresuma Batuan esperientzietatik ikasten

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak, enpresetako partaidetza sustatzeko estrategiaren barruan, laneko bisita bat egin du ASLErekin Erresuma Batura, beste errealitate batzuk ezagutzeko eta haietatik ikasteko eta Gipuzkoan martxan diren dinamikak ezagutarazteko.

Gipuzkoako Foru Aldundia partaide den 'Promotion of Employee Share Ownership and Participation' europako proiektuaren inaugurazio ekitaldia

Bruselako Albert Broschette biltzar zentroan (CCAB) eman zitzaion hasiera “Promotion of Employee Share Ownership and Participation” Europako proiektuari, “TAKING ACTION: PROMOTION OF EMPLOYEE SHARE OWNERSHIP (ESO) AND PARTICIPATION” jardunaldiaren bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua proiektuko kidea da.

Pertsonek enpresetan parte hartzea: Gipuzkoa Berritzen elkartearen lan ildoetako bat

Gipuzkoa Berritzen elkartea ren parte hartzeari buruzko lan taldeak pertsonek elkarteetan parte hartzea sustatu eta bultzatu nahi du eta, horretarako, Gipuzkoan arlo honetan lanean ari diren eragile, instituzio eta erakundeen laguntza du. Taldearen helburua Gipuzkoako elkarteetan kultura parte-hartzailea bultzatzea da. Hala, hasiera batean, partaidetza eredu ezberdinak bereizten...