« Atzealdea

Langileen enpresetako partaidetza Gipuzkoatik Euskadira zabaltzeko beste bultzada bat

2014ko martxoaren 28an jardunaldi bat egin zen Gipuzkoan, "Enpresen partaidetzan oinarritutako enpresa ereduak" izenburupean. Jardunaldiak agerian jarri zuen euskal gizarteak gero eta interes handiagoa duela pertsona ardatz eta elementu estrategiko duten enpresa eredu berriak sustatzeko.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatu zuen, eta partaidetzaren aldeko testuinguru batean egin zen, hots, Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Izan ere, bertan, langileen parte-hartzea  enpresetan pisu nabarmena du, historian zehar foru erakundeek etengabe laguntza emateari esker.

Jardunaldiak 350 pertsona baino gehiago erakarri zituen, besteak beste, enpresa elkarteen ordezkariak, gizarte eragileak, enpresak, erakundeak, administrazio publikoak prestakuntza zentroak, zentro teknologikoak eta aholkularitza enpresak. Guztiek pertsonen parte-hartzea enpresetan sustatu behar dela adierazi zuten. 

Jardunaldiari Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek eman zion hasiera eta ondorengo hizlariak izan zituen: Josetxo Hernandez (ASLE) ; Fred Freundlich (MIK-Mondragon Unibertsitatea) ; Lorenzo Mendieta (Alcorta Forging Group); Luis Rodríguez ( IDOM ); Tomas Arrieta, (Lan Harremanen Kontseilua); eta Juan Mª Otaegui (Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea).

Bide batez, Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, eta Aitor Cobanerak, SPRIko Berrikuntzaren eta Teknologiaren zuzendariak, enpresen kudeaketa hobetzera bideratutako estrategia eta tresnak aurkeztu zituzten.

Iturria: euskadi.net