Gipuzkoan

Gipuzkoan konpromisoa eta berrikuntza izango dira ardatzak, eta horien gainean eramango dugu aurrera enpresen partaidetza sustatzeko lurralde estrategia.

Horregatik, gure ustez beharrezkoa da ekintza eta jarduera guztien trazabilitatea partekatzea eta balioestea. Jarduera horiek edozein agentek burutu ditzake enpresetako partaidetza moduak sustatzeko.

Ekarpenak eta errealitateak ikustarazteko eta balioesteko helburua erantzutea da xedea, pertsonak, antolakuntzak, enpresak, erakunde eta entitateak lanean ari baitira enpresa parte-hartzaileagoak osatzeko ahaleginean.

Gipuzkoatik, mezu bikoitza bidali nahi dugu: Egin daiteke eta nola egiten ari garen. Gure gizarteari zuzentzen zaion mezua da, baina beste lurralde eta gizarte ingurune batzuei ere bai, betiere enpresetan partaidetza areagotzeko konpromisoa badute.