Gipuzkoako Estrategia

Departamentua lurralde estrategia baten alde dago, jakintzaren gizarte bat garatzeko (hezkuntza, ezagutza, berrikuntza eta lurraldea) pertsonengan oinarritua.  Lurralde lehiakor bat eraiki behar da, jakintzaren gizartean oinarritua, non pertsona baita nagusi, haren garapen integralarekin batera. Eskubideak eta zereginak ezagutzen dituzten gizabanakoek sortutako lurraldea, zeinak ikasteko bidean parte hartu eta jarrera aktiboa izanda ezaguera oinarritzat hartu eta gizarte garatu eta bateratu bat sortu nahi baitu.

Gipuzkoaren helburua da jarduera ekonomikoa, eta pertsonak, garatzeko eremu erakargarri bihurtzea, jakintzaren gizartean oinarritutako ekonomia lehiakorraren alde egiten duen eremu; hau da, gizartearen eta lurraldearen ikuspegitik, eredu iraunkorra izan nahi du.

Orobat, enpresa ereduen eraldaketa sustatu nahi da, harreman eredu baten alde, non oinarri izango baitira partaidetza, proiektu partekatu baten antolakuntza, enpresa proiektuan aktiboki parte hartzen duten pertsonak eta aldeko testuinguru bat sortzen laguntzen duten antolakuntzak. Bertan, biek, pertsonek eta antolakuntzek, balio partekatua sortzen elkarri lagunduko diote.

Eta, horretan, langileek enpresan duten partaidetza (baita finantzarioak ere) funtsezkoa da.

Horregatik egiten dugu erabaki ekonomikoetan gizarte eta ingurumen irizpideak sartu nahi dituen Gipuzkoa baten alde. Lurralde bat, helburu duena erabakiak hartzeko prozesuetan balio eta partaidetza metodo baten eredua partekatu nahi duena, eta jarraibide egokiak eta alderdien arteko elkarrekintza indartu nahi duena, berrikuntza, lehiakortasuna, iraunkortasuna eta gizarte kohesioa sustatzearren.

Lurralde honek, gizarte berri bat, justuagoa eta kohesionatuagoa, sortzeko, pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromiso politikarekin, ekonomia lehiakorrago eta iraunkorrago bat behar du, enpresa parte-hartzaileagoen ereduan oinarrituta.

Horrek esan nahi du berrikuntza sustatu beharra dagoela enpresen antolaketa ereduei dagokienez.Pertsonen partaidetza eta ardura partekatua sustatu behar dela.. Hau da, antolakuntzen barne talentua sustatu eta dinamizatu beharra dago, sormena. Eta, bestalde, gizarte eta lurralde berrikuntza sustatu behar da pertsonak, enpresak, gizartea eta lurraldea batzeko.

Laburbilduz, enpresak egituratzeko eredu berriak sustatu behar dira, betiere helburu batekin: Lurralde sozialki arduratsu bat eraikitzea, bi ardatzekin:bata, barrukoa:hau da, pertsonekin konpromisoa hartzea; eta kanpokoa, berriz, bestea, hau da, inguruarekin, lurraldearekin eta gizartearekin konpromisoa hartzea. Horregatik ditugu PK (pertsonekiko konpromisoa)y LK (lurraldearekiko konpromisoa).

Web honek, oinarrian, konpromiso horien isla izan nahi du. Lanabes bat izango da, lagunduko duena pertsonek eta antolakuntza orok (sozialak, enpresarialak, sindikalak, administratiboak, tokikoak eta eskualdekoak) ekarpenak egin ditzaten Gipuzkoako lurralde estrategiaren inguruan dituzten ikuspegi eta konpromisoekin.