Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programaren 2017ko deialdia

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, enpresetan parte-hartzea sustatzeko duen estrategiaren barruan, 2017. Urteko laguntza programa atera du “Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programa” izenburupean

Enpresetan langileen partaidetza sustatzeko 2016ko deialdia

Pertsonen partaidetza enpresetan, Foru Aldundiko Ekonomia Suspertzeko Planean eta Kudeaketa Planean txertatzen den ekimen estrategiko bat da.

Enpresetan langileen partaidetza ekimena Foru Aldundiaren lehentasunen artean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaritzak bultzatzen duen Enpresetan langileen partaidetza sustatzeko estrategia, aurrekontu irekiak izeneko ekimena osatzen duten jardueretak bat.da. Aurrekontu Irekiekin, Gipuzkoako herritarrek parte hartu ahal izango dute 2017. Urteko Gipuzkoako aurrekontuen lehentasunak finkatzen

Gipuzkoak finantza-tresna integral berri bat bultzatzen du enpresei zuzenduta pertsonen partaidetza sustatzeko.

LGipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren bidez, finanzaketa-tresna bat abian jarri du, Gipuzkoako Lurralde Historikoko enpresa txiki eta ertainei enpresetan langileen partaidetzaren inguruko proiektuak garatzeko finantzaketa aukerak ahalbidetzeko.

Bateratzen:pertsonen ahalmenak erronka estrategikoekin lerrokatzen

Merkatuen lehiakortasunaren aurrean, antolakuntzaren jasangarritasunaren giltzarrietako bat pertsonen ahalmenak erronka estrategikoekin lerrokatzean datza; hau da, pertsonak inplikatu, erronkekin konprometitu eta antolakuntzaren proiektuarekin lerrokatuta dauden portaera proaktiboak sustatzea da helburua.

Foru Arau proiektu berriak enpresetan langileen parte-hartze finantzarioa sustatuko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak ,Ogasun eta Finantza Departamentuaren bidez, Foru Arauaren proiektu berria aurkeztu du, Ekonomia Suspertzeko Planaren estrategietako bati erantzunez (“Pertsonetan oinarritutako eta lurraldean sustraitutako organizazioak bultzatzea”). Proiektu horren bidez, enpresetan langileen parte-hartze finantzarioa sustatuko da.

Gipuzkoak partaidetza eta enpresen jarraipena faboratzen ditu

Pertsonekin eta lurraldearekin hartutako konpromisoen esparruan (Pertsonekiko konpromisoa –PK– eta Lurraldearekiko konpromisoa –LK–), Gipuzkoako Foru Aldundia zerga-arautegi berria azkentzen ari da, Ekonomia Suspertzeko Planaren estrategietako bati erantzunez (“Pertsonetan oinarritutako eta lurraldean sustraitutako organizazioak bultzatzea”). Zerga-arautegi berriaren...

Gaurko egunean Diputatuen Kontseiluak “Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko programako diru laguntzen 2015eko deialdia onartu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte erantzukizunez jokatuko duen Lurralde bat garatzen lagundu nahi du, iraunkortasunaren aldekoa eta ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkei proaktiboki aurre egiteko prest dagoena;

Gipuzkoan enpresetan langileen partaidetza sustatzeko diru laguntzen programa onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak kudeatzen duen “Gizarte mailan eran­tzu­lea den lurraldea susta­tzeko programa”k Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzea bultzatzen du lehentasunezko ildo gisa.

Enpresan parte hartzeko ereduaren analisia: Gipes (diagnostikoa, ekintza plana eta ebaluazioa)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak tresna bat jarri du linean, doan, Gipuzkoako enpresen esku: GIPES . Tresna horrek partaidetzan oinarritutako beren kudeaketa eredua egiaztatzen laguntzen die enpresei. Sistemak oinarrizko alderdiak baloratzen ditu erakunde batek pertsonak eta partaidetza ardatz dituen kudeaketa eredu baterantz...